Udal eta Foru Hauteskundeak
Gipuzkoa
eitb.eus
Gipuzkoako hurrengo ahaldun nagusiak kritikatu duenez, testuingurua "benetan zaildu da azken lau urteetako kudeaketaren ondorioz".
Bideoak (3)
Informazio gehiago (2)
Markel Olano (EAJ) Gipuzkoako hurrengo ahaldun nagusiak esan du herritarrek "lehentasunak aldatzea" agindu zietela maiatzaren 24ko foru hauteskundeetan.
"Azken lau urteotako dinamika ikusirik, herritarrek programak, lehentasunak eta politika egiteko moduak eraldatzeko eskatu digute, eta, hori lortzeko, EAJk eta PSE-EEk akordioa lortu dugu lurraldeari egonkortasuna eman, arazoak konpondu eta herritarren beharrak asetzeko", adierazi du, Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako inbestidura saioan.
"Testuingurua benetan zaildu da krisi ekonomikoaren eta azken lau urteetako kudeaketaren ondorioz. Hori dela eta, berriro ditugu mahai gainean konpontze bidean ziren arazoak, eta horiei aurre egin beharko diegu lehenbailehen", azaldu du.
Olanoren hitzetan, bere Gobernuaren lehentasunak ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea izango dira. Horren ildotik, zeregin horretarako urtean “50 milioi euro" bideratzeko "plan zorrotza" iragarri du.
Beste hainbat proposamenen artean, gizarte zerbitzuak "bermatzea", zerga politikak "harmonizatzea" eta ekonomia sustatzera bideratzea eta aberastasunaren gaineko zerga erreformatzea ere aipatu ditu.
Halaber, "zaborren arazoa behin betiko konpontzea" ere promestu du, "aurreikusitako erraustegia eraikiz".
Hautagai jeltzalearen hitzetan, proiektu "irekia, etikoa, eraginkorra eta autokritikoa" zuzenduko du, "erabakitzeko eskubidea alboratu gabe", eta indarkeriari muzin egin diotenak "bizikidetza demokratikoan" gaineratuta.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa