Udal eta Foru Hauteskundeak
Itunak
Agentziak | Erredakzioa
Bestalde, Batzar Nagusietan egonkortasuna bilatzeko EAJrekin izaten ari den negoziazioan aurrerapausoak ikusten ditu Cristina Gonzalez Arabako PSE-EEren idazkari nagusiak.
Albisteak (7)
Informazio gehiago (1)
Gasteizko udal Gobernutik PP kaleratzeko aukera guztiek zabalik jarraitzen dutela adierazi du Miren Larrion EH Bilduko alkategaiak. Koalizio abertzalea eta EAJ Arabako hiriburuan dagoen “presio sozialaren” inguruko azterketan “uste berekoak” direla ziurtatu du Larrionek.
EH Bilduk eta EAJk bilera egin dute asteazken honetan Gasteizen. Larrionek ziurtatu duenez, “Gasteizen gehiengo bat osatzeko dagoen presioaren” inguruko “planteamenduak” aztertu dituzte koalizioko eta alderdi jeltzaleko ordezkaritzek bileran.
Bilerak ordu erdiko iraupena izan du. Maroto Alkatetzatik kanporatzeko aukerarik “itxita” ez dagoela ziurtatu du EH Bilduko ordezkariak batzarraren ostean.
Gainera, akordio bat bultzatzeko formula “zehazteko” koalizioak asanblada egingo duela jakitera eman du Larrionek. Eztabaidako emaitzaren berri ostegun honetan emango dutela iragarri du Larrionek.
Arabako negoziazioan aurrerapausoak ikusten ditu PSEk
Bestalde, Batzar Nagusietan egonkortasuna bilatzeko EAJrekin izaten ari den negoziazioan aurrerapausoak ikusten ditu Cristina Gonzalez Arabako PSE-EEren idazkari nagusiak. Akordio programatiko batera heltzen baldin badira, “gako” politikoak larunbatean adosturik egon beharko liratekeela esan du Gonzalezek.
Ordezkaritza sozialista Arabako EAJrekin bildu da arratsaldean, jeltzaleen egoitzan, Gasteizen.
Arabako PSE-EEren ordezkaritza jeltzaleen egoitzan. Argazkia: EFE
Arabako sozialisten buruzagiak azaldu duenez, EAJk larunbatean Gorka Urtaran Gasteizko alkate izateko hautagaitza aurkezteko aukeraz ez dute hitz egin bileran, ezta PSEk aukera hori babesteko hipotesiaz ere.
Hala ere, Marotoren aurkako fronte batean PSEk parte hartuko ez duela berriro esan du Gonzalezek. “Fronteak txarrak dira beti. Hurrengo egunean zer pasako den aztertu behar da. Proiektua axola zaigu eta gero nola aurrera eraman aztertuko dugu, baina oraindik lehen fasean gaude soilik”, azpimarratu du.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa