11:51

Udal eta Foru Hauteskundeak

ITUNAK

Maroto: 'Ni alkate eta Larrion oposizioburu izatea da zentzuzkoa'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

EH Bilduko alkategaiarekin bilera izan du goizean Marotok. Larrionen hitzetan, oposizioko alderdiek ez diote oraingoz ezezkorik eman PP Alkatetzatik kentzeko proposamenari.

01:45
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Javier Maroto Gasteizko jarduneko alkate eta PPren alkategaiaren arabera, maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeen emaitzen ondoren, "zentzuzkoa" bera alkate izaten jarraitzea da, eta Miren Larrion EH Bilduko alkategaia "oposizioburu" izatea.

Goizean Marotorekin bildu ondoren EH Bilduko ordezkariak esan duenez, oposizioko alderdiek oraingoz ez diote ezezkorik eman Maroto Alkatetzatik kentzeko proposamenari, azken egunotan EAJko eta PSE-EEko ordezkariek bestelako adierazpenak egin badituzte ere.

Larrionekin izan eta gero, PSE-EE, Sumando-Hemen Gaude eta Irabazi alderdietako ordezkariekin ere izango da gaur Gasteizko jarduneko alkatea. EH Bilduko ordezkariarekin egon ondoren Marotok nabarmendu du hauteskundeen emaitzek "indar handia" dutela eta botoek "irabazlearen toki nabarmena" eman diotela  Arabako hiriburuan.

Marotoren ustez, EH Bildu "zerbait berria eta harrigarria" dela pentsatu dute gasteiztarrek, eta, hori dela eta, "oposizioa zuzentzeko" aukeratu dute.

Gainera, hiriburua "zatituta" dagoela onartu du. "Esfortzu handia eta ados jartzeko ahaleginak egin beharko ditugu guztiok", esan du. Horren ildotik, akordioak alderdi guztiekin, "bereizketarik egin gabe", bilatuko dituela aurreratu du.

Bestalde, Gasteizko herritarren "% 70ek" aldaketa nahi dutela nabarmendu dio Miren Larrionek Marotori, eta EH Bilduk asmo hori "gauzatu" nahi duela ohartarazi dio.

Gorka Urtaran eta Peio Lopez de Munain EAJko eta PSE-EEko buruekin hitz egin ostean, oraindik ez duela ezezko bat ere jaso azaldu du hautagai abertzaleak.

Arabako Foru Aldundiari dagokionez, Ramiro Gonzalez ahaldun nagusigai jeltzalea bilera-sorta egiten ari da, balizko itunak aztertzeko.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena