Udal eta Foru Hauteskundeak
M24
E.GARAIKOETXEA | EITB.EUS
Jeltzaleek 13 zinegotzi eskuratu dituzte. EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk, launa, eta Udalberrik eta Ganemosek, bina.
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Duela lau urte bezala, garaipena eskuratu du EAJk Bilboko udal hauteskundeetan; ez du, baina, orduan lortutako gehiengo osoa lortu. Jeltzaleek 13 zinegotzi izango dituzte (29 dira guztira).
Juan Maria Aburto buru duen hautagaitzak 63.637 boto erdietsi ditu (botoen % 39,32), 2011n baino 11.000 gutxiago.
EH Bildu izango da bigarren indarra boto kopuruari dagokionez (22.705, % 14,03), baina eserleku kopuru bera izango dute koalizio abertzaleak, PSE-EEk (19.344, % 11,95) eta PPk (19.185, % 11,85). Launa zinegotzi eskuratu dituzte.
Udalberri (13.790 boto, % 8,52) eta Ganemos (10.471 boto, % 6,47) alderdi sortu berriek eskuratu dute laugarren eta bosgarren postua, bina zinegotzi lortuta.
Abstentzioa % 40,62koa izan da.
Aburto: 'Denontzako alkatea'
Juan Maria Aburto EAJren alkategaia eta hauteskundeen irabazleak emandako babesa eskertu die bilbotarrei, eta ez diela kale egingo agindu die. Izan ere, horren hitzetan, "denontzako alkatea izango naiz".
"Boto bakoitza exijentzia, ardura eta konpromiso bat izango dira niretzat. 62.000 konpromiso ditut orain, baina, batez ere, ordezkatuko ditudan 341.000 herritar ditut. Bilbo denontzat izango da edo ez da izango", erantsi du.
"Gobernu egonkor bat eta beharrezko itunak" lortzeko lanean jarriko da astelehenean bertan, iragarri duenez.
Hauek dira Bilboko udal hauteskundeen emaitzak modu grafikoan aurkeztuta:
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa