Nafarroa
Itunak
Agentziak | Erredakzioa
Geroa Bairekin bildu ostean, EH Bilduko hautagaiak azpimarratu du Iruñeko alkate izateko babes nahikoa daukala.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Joseba Asiron EH Bilduko Iruñeko alkategaiak badu alkate izateko nahikoa babes inbestidura saiora begira, Asironek berak astelehen honetan adierazi duenez. EH Bilduk alderdiekin egin duen bilera erronda bukatuta, Geroa Bairen, Aranzadiren eta Izquierda-Ezkerraren babesa eskuratu du alkate izateko, hautagaiak berak iragarri duenez.
Gaur elkartu da Asiron Geroa Bairekin eta, batzar horretan, alkatetza ''integratzaile'' baten alde egin dute bi alderdiek. Zehazki, ''denontzat gobernatzeko konpromisoa'' aipatu dute, eta, horrekin batera, ''hiriaren errealitate sozial eta anitza eta hiritar guztien errespetua'' defendatu dituzte.
Geroa Bairekin egindako hitzordu horrekin bukatu du EH Bilduk Iruñeko alkatetzan aldaketa egiteko bilera-sorta eta, horren ostean, adierazi du hatagaiak alkate izateko babes nahikoa duela. Hala ere, Asironek azaldu du Geroa Baik, Aranzadik eta Izquierda-Ezkerrak gobernuan parte hartzearen aukera ''etorkizuneko bileren menpe'' edo alderdi horien ''militanteen berrespenaren menpe'' dagoela.
Geroa Bairen ''minimoak''
Itziar Gomez Geroa Baiko hautagaiak azaldu duenez, hiru dokumentu eraman dituzte bilera horretara: Geroa Bairen programa, gobernuaren lehentasunak biltzen dituen bigarren bat eta alkatetza ''integratzaile'' baterako ''oinarrizko minimoak'' jasotzen dituen hirugarren bat. Bertan ''elkarbizitza eta gobernu etiko eta gardena'' ere jorratzen da.
Gomezek azaldu duenez, EH Bilduk ''bere egin'' ditu minimo horiek, eta, horien artean, azpimarratu egin du ''memoriaren, bakearen eta elkarbizitzaren alde'' lan egiteko konpromisoa. Horri lotuta, ''biktimen aitortzarako neurriak'' eta ''terrorismoa zein giza eskubideen urraketa gaitzesteko ekimenak'' ere aipatu ditu.
Biktimak
Asironek adierazi duenez, alkatetza berriak erabateko aldaketa ekarriko luke. Biktimen aitortzaren inguruan galdetuta, EH Bilduko hautagaiak erantzun du dokumentu horretan lan egingo dutela, eta berau ''erabat onargarria'' dela, ''gardentasunaren, elkarbizitzaren eta bizikidetza inklusiboaren alde'' lan ildo irekitzen duelako.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa