23:56

Kataluniako Hauteskundeak

A21

Iceta: 'Ez dugu bloke independentistaren aurrean gehiengoa lortu'

erredakzioa | eitb.eus

Dena dela, azpimarratu du "gehiengo independentistak ez duela bototan gehiengoa eskuratu", eta "atzera" egin duela eserlekutan.

  • Iceta, gaurko agerraldian. Argazkia: EiTB

    Iceta, gaurko agerraldian. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Miquel Iceta PSCren Kataluniako hauteskundeetarako hautagaiak azpimarratu du ez dutela "bloke independentistaren aurrean gehiengoa lortu". Halaber, eta emaitzak hobetu arren, onartu du sozialistek ez dutela jarritako helburua lortu.

Hauteskundeetako emaitzak jakin ostean Icetak Ines Arrimadas zoriondu du, Ciudadanosek botoetan eta eserlekuetan lortutako garaipenagatik. PSCk Bartzelonan duen egoitzan egin duen agerraldian, bere alderdiaren emaitzak aztertu ditu. PSCk aurreko hauteskundeetan baino eserleku bat gehiago eskuratu du, 17, eta pozik agertu bada ere ez zirela nahi zituzten emaitzak onartu du.

"Hobekuntzak hobekuntza, ez dira helburu genituen emaitzak. Ez dugu bloke independentistari aurre egingo dion gehiengo alternatiboa lortu, ezta alternatiba horren erdigunean jartzea ere", azaldu du.

Icetak PSCren esan du "gehiengo independentistak ez duela bototan gehiengoa eskuratu", eta "atzera" egin duela eserlekutan. Horren harira, gaineratu du datu horiek "legegintzaldia markatu" beharko luketela.

Kataluniako Gobernu berriaren etorkizunari dagokionez, legea betetzeko eta aldebakartasuna baztertzeko eskatu dio, "kalte" egin duelako.

"Kataluniaren irtenbidea ez da ez independentismoa ez inmobilismoa, baizik eta autogobernua indartuko duten irtenbide adostua. Legeak aldatu daitezke eta aldatu egin behar dira", adierazi du, eta beste alderdiekin hitz egiteko prest agertu da.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena