20:54

Kataluniako Hauteskundeak

I27

Masek eragindako 'zatiketarekin' amaitzeko bozkatzea eskatu du Rajoyk

Agentziak | Erredakzioa

“Espainiak ez du inork hautsiko, inola ere ez, ezta kataluniarrak atzerritar bihurtu ere”, ohartarazi du Espainiako Gobernuaren presidenteak.

0:18
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Irailaren 27an, Katalunian, egin beharreko hauteskundeak ?garrantzitsuak? direla ziurtatu du Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak. Zentzu horretan, Artur Mas Generalitateko presidenteak legealdian sortutako ?zatiketari?, ?borrokari? eta ?haserreari amaiera emateko? botoa ematea eskatu die Rajoy herritarrei.

Kataluniako hauteskunde-kanpaina gogorraren atarian, ?Espainiak inork hautsi? behar ez duela, ?inola ere ez?, ohartarazi du Gobernuko presidenteak. Kataluniako herritarrek Espainiarekin dituzten ?loturak desegingo? ez dituztela gaineratu du Rajoyk. ?Kataluniako herritarrak beraien herrialdean atzerritar ez ditu inork bihurtuko; batzuek hori nahi dutela ematen du?, aurpegiratu du.

Are gehiago, ?kataluniar, espainiar eta europar? izaera ?ez die inork lapurtuko?, ziurtatu du Exekutiboko presidenteak. Rajoyren ahotan, aiurri hirukoitzak kataluniarrak ?benetan aberasten? ditu.

"Hauteskunde garrantzitsuak dira eta botoa ematera joan behar da?

?Hauteskunde garrantzitsuak dira eta botoa ematera joan behar da?, esan du Rajoyk La Palma del Condadoko (Huelva) udaletxea bisitatu ondoren. Besteak beste, Juanma Moreno Andaluziako PPren presidenteak eta Javier Arenas PPko Erkidego eta Udalen idazkariordeak Rajoy lagundu dute.

Krisitik ateratzeko ?sakrifizio handia? egin behar izan dutela gogorarazi du buruzagiak. Orain Artur Masen ?jarrera arduragabeak? susperraldi ekonomikoa ?zapuztuko? ez duela esan du Rajoyk.

Generalitateko presidenteak hauteskundeak deitu eta Kataluniako Parlamentua desegiteko ?eskubidea? duela onartu du agintariak, baina ?oso denbora tarte txikian hauteskundeak bigarren? aldiz aurreratu izana kritikatu du. Azaroaren 9an ?legez kanpoko referendum bat? egiten saiatzea aurpegiratu dio Rajoyk Masi.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena