Hauteskunde orokorrak Espainian, azken ordukoa, 2023ko uztailaren 23an – EITB - EITB

Hauteskunde Orokorrak A10

22:28

Hauteskunde Orokorrak A10

Kanpaina itxiera

Otegi: 'EH Bilduk Euskal Herriaren subiranotasuna defendatuko du'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Iruzur fiskalaren dirua "mahai gainean jartzea" eskatu du EH Bilduko buruak, "politika sozialak" ezarri ahal izateko.

0:57
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak adierazi du EH Bildu Madrilera joango dela "Euskal Herriaren subiranotasuna defendatzeko", helburua baita "erabaki guztiak hemen hartzea". Gainera, iruzur fiskalaren dirua "mahai gainean jartzea" eskatu du, "politika sozialak" ezarri ahal izateko.

Koalizio abertzaleak Donostian eman dio amaiera igandeko hauteskundeen kanpainari.

EH Bilduren lehendakarigaiak ekitaldian esan duenez, "erabaki guztiak hemen hartu nahi ditugu, gure bizitza politikoari, ekonomikoari eta sozialari eragiten baitio, premia handiz behar dugun gizarte eredu bat gauzatzeko".

Bestalde, EH Bilduk "inposatutako murrizketen aurka" borroka egingo duela esan du Otegik, "klase popularrei kalte eginez klase ekonomikoen mozkinak areagotzea helburu duen agenda neoliberalaren aurrean".

Iruzur fiskalari dagokionez, koalizio abertzaleko buruak nabarmendu du dirua "egon badagoela" esango dutela "gizarte politikoak ezin direla ezarri esaten duten bakoitzean".

"EH Bilduk ez ditu diputatuak bidaliko Madrilera, enbaxadoreak bidaliko ditu, herrialde honetako eskubideak defendatzeko". Gainera, Estatuan erreformak egitea posible dela esaten duten sektoreei "eskua luzatuko" dietela aurreratu du.

Marian Beitialarrangoitia Gipuzkoako zerrendaburua noren alde bozkatu erabaki ez dutenei zuzendu zaie, eta bi aukeraren artean hautatzea eskatu die: "Euskal Herriaren herritarrak eta interesak ezagutzen dituzten eta konponbideak elkarrekin bilatzen dituztenak edo mezu hutsak dituztenak".

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena