Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak
Albisteak
Kanpainaren amaiera
Erredakzioa
Koalizio ezkertiarrak "Europar Batasunak oinarrietan dituen arazoei aurre egingo dien alderdi ezkertiar bakarra" nabarmendu du.
Ezker Anitza-Iratzarriren azken hauteskunde ekitaldia. Argazkia: Ezker Anitza-Iratzarri
Informazio gehiago (1)
Ezker Anitza-Iratzarrik "Europar Batasunak oinarrietan dituen arazoei aurre egingo dien alderdi ezkertiar bakarra" dela aldarrikatu du.
Koalizio ezkertiarrak Bilbon ospatu du Europako hauteskundeetako kanpainaren amaiera, eta "duintasunaren eta itxaropenaren boto bihurria" eskatu du. "Igande honetako arrisku nagusia egoera honetara ekarri gaituztenak babesten jarraitzea da", ohartarazi dute hautagaiek.
Iñigo Martinez hautagaiak kritikatu egin ditu Europako Batzordeak gobernatu duten talde liberalak, popularrak eta sozialdemokratak, eta "genozidio ekonomikoa" egitea egotzi die.
Leire Martinezen esanetan, euren kanpaina "ekologista eta gazteen, langileen, emakumeen, euskararen, sexu aniztasunaren eta gai publikoetan erabakitzeko eskubidearen aldekoa" izan da. Gainera, iganderako Sestaoko alkateak dimisioa eman ez badu, EAJren alde ez bozkatzea eskatu die militante jeltzaleei.
Ekitaldian Heinz Bierbaum Die Linke alderdi alemaniarreko buruzagiak ere hartu du parte, eta euren proposamenek hiru ardatz dituztela azaldu du: "finantza merkatuei kontrol demokratikoa ezartzea; Europako Banku Zentrala erreformatzea, enplegua sortzeko lanabesa izan dadin; eta lan kostuak eta gastu soziala murrizteko joerari amaiera ematea".
Isabel Salud Ezker Anitza-IUko koordinatzailearen esanetan, "alderdi-bitasunak eta EAJk merkatuaren menpe daudela erakutsi dute".
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa