Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak

Europakoak 2019

21:09

Albisteak

Kanpainaren amaiera

Maneirok 'alderdi-bitasun ustelaren aurka' bozkatzea eskatu du

Erredakzioa

"Nazionalismo erreakzionarioaren" aurrean, UPyD "alternatiba bakarra" dela adierazi du UPyDko legebiltzarkideak.

  • UPyDren hauteskunde kanpainaren amaiera, Bilbon. EFE

    UPyDren hauteskunde kanpainaren amaiera, Bilbon. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

UPyDk Europako hauteskundeetan "alderdi-bitasun ustelaren" eta "nazionalismo erreakzionarioaren" aurka bozkatzeko deia egin du.

Alderdi magentak Bilbon eman dio amaiera hauteskunde kanpainari, prentsaurreko batekin. Horretan, Gorka Maneiro legebiltzarkideak eta Fernando Maura, Manu Aguirre eta Pedro Ortun hautagaiek hartu dute parte.

Maneirok bozkatzera joatea eskatu du, eta hauteskundeetan "alderdi-bitasun ustelaren" eta "nazionalismo erreakzionarioaren" aurrean, UPyD "alternatiba bakarra" dela adierazi du.

Halaber, Europa "herritarrei hurbiltzearen alde" egin du.

Bestalde, Fernando Maura UPyDren zerrendako hirugarrenak hauteskunde kanpaina "penagarria" izan dela deitoratu du, alderdiek ez baitute "proposamenik" egin.

Gainera, nazionalismoa arriskutsua dela ohartarazi du Maurak, "izena Marine Le Pen, zein Artur Mas, zein Iñigo Urkullu, zein ERC, zein Bildu izan".

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena