Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak

Europakoak 2019

13:19

Albisteak

Maiatzak 25

'Gehiengoaren nahia bada, Europak euskal estatua onartu beharko du'

Erredakzioa

EH Bilduko Europako hauteskundeetarako hautagaiak salatu duenez, Europar Batasuna "kartzela" bihurtu da bere buruaren jabe izan nahi duten herrientzat.

  • EH Bilduk Europako hauteskundeetarako programa aurkeztu du Gasteizen. Argazkia: EiTB

    EH Bilduk Europako hauteskundeetarako programa aurkeztu du Gasteizen. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Euskal herritarren gehiengoak hala nahi izanez gero, Europak euskal estatua onartu beharko du", Josu Juaristi Europako hauteskundeetarako EH Bilduren hautagaiak adierazi duenez. EH Bilduk bere hauteskunde programan sartu du Euskal Herriak kanpoko injerentziarik gabe bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea.

Euskal Herria Eskoziaren eta Kataluniaren plano berean kokatu behar dela nabarmentzen da EH Bilduren hauteskunde programan, bi herri horietan beren etorkizuna erabakitzeko egingo dituzten galdeketei erreferentzia eginez.

EH Bilduk Europar hauteskundeetarako programa aurkeztu du larunbat honetan Gasteizen, eta bertan izan da Josu Juaristi hautagaia. Herritarren 500 ekarpenekin osatu du bere programa EH Bilduk, eta bertan bi ideia azpimarratzen dira: erabakitzeko eskubidea eta murrizketen aurrean politika bidezkoagoak eta progesistak.

"Hauteskundeek Espainiako estatuaren izaera antidemokratikoa agerian utziko dute", Juaristiren esanetan. ETAk bere jarduera armatua behin betiko amaitu duela iragarri ostean abiatutako prozesuaren harira, "gatazkaren irtenbidean Europaren parte-hartze aktiboagoa" bilatuko du EH Bilduk.

Hauteskunde programan irakur daitekeenez, Espainiako eta Frantziako Gobernua prozesua zapuzten saiatzen ari dira. Hori dela eta, Europako Parlamentuan Aieteko printzipioak aldarrikatuko dituela adierazi du EH Bilduk.

Bestalde, PPko eurodiputatu batek EH Bildu ez duela Europako Parlamentuan ikusi nahi adierazi du, eta horri erantzunez koalizioa bertan egongo dela adierazi du Juaristik.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena