EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
Balizko itunak prestatzeko
Erredakzioa
Koalizio abertzalea alderdiekin eta sindikatuekin bilduko da. Aldi berean, EAJk sustatutako elkarrizketan ere parte hartuko du, EH Bilduren esanetan, bi ekimenak bateragarriak direlako.
Laura Mintegi, EH Bilduko burua. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
EH Bildu alderdi politikoekin eta eragile sozial eta ekonomikoekin bilduko da datozen egunotan, suspertze ekonomikoa, bake prozesua eta euskal subiranotasunari buruz iritziak partekatzeko, koalizioko iturriek jakitera eman dutenez.
Aldi berean, gai berdinen gainean eztabaidatzeko EAJk sustatutako elkarrizketan ere parte hartuko du koalizio abertzaleak, honen esanetan, bi ekimenak bateragarriak direlako. Laura Mintegi buru den alderdiaren buruz,
Iñigo Urkullu lehendakari berria izateko faboritoa den arren, krisitik irteteko konponbidea bilatzea eta Euskadirako estatus politiko berria "Eusko Legebiltzarra, EAJ eta gobernu berria gainditzen duten" auziak dira.
Neurrizko elkarrizketak
EH Bilduk publiko egin gabe bilduko da alderdiekin baina ez du datarik zehaztu. Hori bai, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza lortu duten alderdiekin bilduko da hasiera batean, PP eta UPyD salbu, hauek iragarri dutenez, ETAko atentatuak gaitzetsi arte ez dira koalizio abertzalearekin bilduko.
Halaber, eserlekurik lortu ez dutenekin ere hitz egiteko asmoa du Mintegik, tartean, Ezker Anitza-IU, Ezker Batua-Berdeak eta Equo alderdiekin. Azkenik, sindikatuekin eta eragile sozial eta politikoekin ere batzartuko da.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa