EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
Hauteskundeen ondoren
Erredakzioa
Eredu ekonomikoa da oztopoa, EH Bilduko buruak azaldu duenez. ''Kolore bakarreko'' Jaurlaritza da aukerarik errealistena, Mintegiren ustez.
Laura Mintegi
Albisteak (2)
Informazio gehiago (2)
EAJk joan den astean alderdiei aurkeztutako proposamena ''hasiera ona'' da ekonomia, bakegintza eta autogobernu mailan, Laura Mintegiren hitzetan, baina, ''zaila'' izango da, EH Bilduko buruaren ustez, Eusko Jaurlaritza osatzeko bere alderdiaren eta jeltzaleen artean ituna egitea.
EFE agentziari egindakoa adierazpenetan, Mintegik azaldu du elkarbizitzaren eta Euskadiren estatus politikoaren etorkizunaren inguruan EAJren proposamenak norabide egokian doazela, baina, eredu ekonomikoa dela-eta ''zailtasun gehiago'' egongo dira gobernagarritasunaren inguruan akordioa lortzeko.
"Zelofana polita da eta paketea ondo eginda dago; baina, behin irekitzen hasita, dena ez da hain polita'', esan du EH Bilduko hautagaiak EAJk ekonomia eta fiskalitate mailan egindako proposamenen harira.
Mintegiren ustez, ''kolore bakarreko'' Jaurlaritza da aukerarik errealistena, gaien arabera unean uneko akordioak lortuta. "Eurek erabaki beharko dute, baina hori da beste alderdiek hartzen diogun susmoa'', gaineratu du.
EAJren eta EH Bilduren arteko gobernua, EAEko biztanleen faboritoa
Urriaren 21eko hauteskundeen emaitzak eskuan, EAEko biztanleek EAJren eta EH Bilduren arteko koalizio gobernu bat nahi dute, Eusko Jaurlaritzak gaur bertan publikatutako inkesta baten arabera. Hain zuzen ere, EAEko biztanleen % 26k nahiago dute jeltzaleen eta abertzaleen arteko gobernua.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa