EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

11:47

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Elkarrizketa

Ortuzar: 'Indartsu gaude bakarrik gobernatzeko'

Erredakzioa

Edonola ere, jeltzaleek ez dute Jaurlaritza osatzeko aukerarik baztertu, EAJko BBBko presidenteak Radio Euskadin azaldu duenez.

  • Andoni Ortuzar

    Andoni Ortuzar Radio Euskadin. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJk ez du Jaurkaritza osatzeko aukerarik baztertu, baina bakarrik gobernatzeko adina indartsu sentitzen da. Hala azaldu du Andoni Ortuzar EAJko BBBko presidenteak ''Boulevard'' Radio Euskadiko saioan egin duen elkarrizketan.

''Ez dugu jaurlaritza osatzeko aukerarik baztertu, baina ez gara bakarrik gobernatzeko beldur. Ideia eta indar nahikoa dugu'', azaldu du.

Joan den astean egindako lehen bilera sortan beste alderdiei helarazitako proposamenak erantzun positiboa jasotzen badu, bigarren bilera sorta ''tekniko'' bat aurreikusi du BBBko buruak. ''Ematen du Euskadin giro politiko berri bat dagoela, eta berori aprobetxatu nahi dugu'', gaineratu du.

Jaurlaritza berria ahalik eta arinen martxan jarri nahi dutela berretsi du Ortuzarrek. ''Ekonomia, krisia eta enplegua dira gure lehentasunak', esan du.

Halaber, gobernu formula gorabehera, krisia gainditu, bakegintza sendotu eta estatus politiko berria sustatzeko helburuarekin beste alderdiekin akordioak lortzeko asmoa berretsi du Ortuzarrek.

Autogobernua

BBBko buruaren hitzetan, PPk ''kabestruak kendu'' behar ditu, eta autogobernuan aurrera egiteko euskal gizarteak egindako ''oihua'' entzun behar du.

Ortuzarren ustez, urriaren 21eko hauteskundeek agerian utzi dute ''egungo egoerarekin eroso ez dagoen gehiengo bat'' dagoela, eta gehiengo horrek ''autogobernu maila handiagoa'' nahi duela.

Ildo horretan, Ortuzarrek argitu du EAJ ez dagoela Kataluniara edo Eskoziara begira. ''Hauteskundeen emaitzetara gaude begira'', gaineratu du.

Aurore Martinen atxiloketa

Ortuzarren ustez, ''harrigarria'' izan da Aurore Martin atxilotzea, eta ''dagoeneko gainditu dugun'' aro bati dagokion Alderdien Legearekin lotu du. Halaber, jeltzaleak ez du uste atxiloketak ezker abertzalea legez kanpo uzteko aukerari ateak irekitzen dizkionik. Haren ustez, aukera hori ''onartezina'' litzateke joan den hauteskundeetako emaitzen ondoren.




Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena