EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

00:02

EAE-ko Hauteskundeak 2020

U-21

Basagoiti: 'Bagenekien zaila izango zela, baina gehiago nahi genuen'

Erredakzioa

Eusko legebiltzar berrian gehiengo abertzalea izango dela onartu du, baina “aurpegia” emango duela azpimarratu du.

07:11
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Antonio Basagoitik aitortu du hauteskunde hauetan emaitza hobea espero zuela; izan ere, 13 eserleku izatetik 10 izatera igaro da Euskadiko Alderdi Popularra.

"Ezker abertzalearen itzulerarekin zaila izango zela bagenekien, baina eserleku gehiago espero genituen", azaldu du emaitza ofizialak ezagutu ondoren egindako agerraldian. "Babes handiagoa espero genuen", erantsi du.

Legegintzaldi berrian abertzaleek gehiengoa izango dutela nabarmendu du, baina "aurpegia" ematen jarraituko duela agindu du.

"Aurpegia emango dut, hauteskunde-kanpainan promestutakoa beteko dut eta euskal herritar eta espainiar sentitzen diren guztiak babestuko ditut; egungo elkarbizitza esparruak eta ETAren porrota aldarrikatuko ditut", azpimarratu du.



Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena