EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

13:20

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Hauteskunde programa

UPyDk 'Estatu federal simetrikoa' proposatu du

Erredakzioa

Erkidego guztiek eskuduntza berdinak izatea eta hezkuntza eta osasuna Estatuari itzultzea proposatu du.

  • Gorka Maneiro UPyDren lehendakarigaia. EFE

    Gorka Maneiro UPyDren lehendakarigaia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gorka Maneiro UPyDren lehendakarigaiak Estatu federal "simetrikoa" sortzearen alde egin du gaur, eta bere alderdia "nazionalismo banatzailearen aurkako antidoto bakarra" dela iritzi dio.

Maneirok UPyDren hauteskunde programa aurkeztu du, urriaren 21eko hauteskundeetara begira, eta egun horretatik aurrera Euskadik "beste arazo bat" izango duela ohartarazi du, EAJ eta EH Bildu "subiranotasunaren helburuan bat egiteko" prest baitaude.

UPyDk autonomien Estatua eta EAEko erakunde sistema erreformatzea proposatu du, krisitik ateratzeko. Hori horrela, PPren Gobernuaren murrizketak salatu ditu, eta Estatu federal "simetrikoa" sortzearen alde egin du. Horretan, erkidego guztiek eskuduntza berdinak izango lituzkete, eta zerga sistema bateratua izango lukete.

Alderdiak Foru Aldundiak kentzea, hainbat udalerrik bat egitea eta erakunde eta enpresa publiko kopurua murriztea ere proposatu du, baliabideak enplegura, osasunera eta hezkuntzara bideratzeko. Azken bi eskuduntza horiek, hain justu, Estatuari itzultzea proposatu du.

EAEko hizkuntza politika eta hauteskunde legea ere aldatu nahi ditu, PSE-EEk eta PPk "ez baitute egin" azken legegintzaldian.

Terrorismoaren aurkako borrokari dagokionez, ETA "ordainik eman gabe" menperatzea, erakunde terroristaren jarrerei zilegitasuna kentzea eta biktimei laguntzea defendatuko dute.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena