EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

16:59

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Fiskalitatea

Kontzertu Ekonomikorako eskumen gehiago eskatu ditu Urkulluk

Erredakzioa

EAJko lehendakarigaiak azaldu duenez, "Kontzertu Ekonomikoaren eskuduntza gehiagok hazkundea ekarriko luke". Halaber, jeltzaleak esan duenez, "Euskadik ez du erreskaterik behar".

01:01
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak azpimarratu duenez, "Euskadik ez du erreskaterik behar". Halaber, Kontzertu Ekonomikoaren "garrantzi handia" nabarmendu du. Gauzak horrela, "oraingo erronkak segurtasun juridiko gehiago eskaintzea eta honen eskumenak handitzea" izango direla azaldu du.

Urkullu Balmasedan izan da, Enkarterriko EAJko kideekin eta alkateekin. Jeltzaleak esan duenez, krisitik irteteko gakoak "Kontzertu Ekonomikoa, industria-politika, lankidetza eta gobernu ona" izango dira. Halaber, "Kontzertu Ekonomikoaren garapena defendatzeko eta horretan sakontzeko, erakunde guztien arteko politikak hitzartzeko eta Euskadin gobernu ona egiteko" hitza eman du.

Kontzertuaren "garrantzi handia" azaltzeko ahalegina eskatu du. Kontzertu Ekonomikoa "Madrilen zalantzan jartzen dutenak daude baina baita Euskadin ere", adierazi du Urkulluk.

"Ezin ditugu oroimenekin bizi", azaldu du, "oraingo erronkak segurtasun juridiko gehiago eskaintzea eta honen eskumenak handitzea izango dira, Kontzertu Ekonomikoaren eskuduntza gehiagok hazkundea ekarriko lukeelako".

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena