EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

17:24

EAE-ko Hauteskundeak 2020

PSE-EEren Batzar Nazionala

Patxi Lopezek 'irabazteko' aurkeztu du bere burua

Erredakzioa

Jaurlaritzaren buru eman dituen hiru urteak defendatu ditu eta Rajoyren murrizketen eta EAJren aurkako kritikak egin ditu.

01:10
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PSE-EEko Batzar Nagusiak aho batez izendatu du Patxi Lopez sozialisten lehendakarigai gisa datozen urriaren 21eko hauteskundeetarako.

"Irabazteko" aurkeztu dela esan du Patxi Lopezek eta "Jaurlaritzari eta Euskadiri oztopoak jarri dizkionak ez du gobernatzea merezi", adierazi du EAJri aipamen eginez.

EAEko hauteskundeetarako sozialisten hautagai ofiziala da jada Patxi Lopez eta euskaraz hasi duen diskurtsoan, "indarkeriari amaiera eman dion Gobernuaren lehendakari izateagatik harrotasuna" sentitzen duela adierazi du.

Hauteskundeetan "berdintasuna, elkartasuna eta ongizatearen estatua" jokoan daudela esan du eta ildo honetan, "ez PPren murrizketen ereduak, ez EAJk euskal erara egindako murrizketen ereduak, ezta Bilduren pankarten ereduak ere" ez dituela balio horiek defendatuko argudiatu du.

PSE-EEk hauteskunde programa hilaren 22an eta 23an egingo duten Batzar Politiko batean zehaztuko duela iragarri du Patxi Lopezek, baina ildo nagusiak aurreratu ditu: "bizikidetzan aurrerapausoak ematea, ekonomia suspertzea, lana sustatzea, zerbitzu publikoak indartzea, fiskalitatea erreformatzea, euskal erakundeen sarea modernizatzea eta herri-administrazio publikoaren erreforma egitea".




Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena