EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

15:05

EAE-ko Hauteskundeak 2020

EH Bildu-ren prentsaurrekoa

Mintegik 'euskal gatazkaz' hitz egitera gonbidatu ditu PSE, EAJ eta PP

Erredakzioa

EH Bilduko lehendakarigaiaren arabera, eskaintza horrek ez du hauteskunde-kalkuluekin edota hauteskundeen osteko itunekin zerikusirik.

  • Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaia Bilbon eginiko prentsaurrekoan. Argazkia: EiTB

    Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaia Bilbon eginiko prentsaurrekoan. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiak "euskal gatazkari aurre egiteko" elkarrizketatzen hastea eskaini die Patxi Lopez lehendakari eta PSEko idazkari nagusiari, Iñigo Urkullu EBBko presidentari eta Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteari.

Bilbon eginiko prentsaurrekoan, Mintegik "elkarbizitzarako proposamen zintzo bat" eskaini du, eta bertan parte har dezaten proposatu die Lopez, Urkullu eta Basagoitiri. Elkarrizketa horrek hiru helburu izango lituzke: "aurretiazko baldintzarik eta mugarik gabe hizketan hastea, gatazkari konponbide bateratuekin aurre egitea eta akordio baten eraikuntzan ardurarekin jardutea",gaineratu du.

Zentzu horretan, "Aieteko Konferentzian proposatutako bidean ibiltzen hasteko" eginiko planteamendu bat dela zehaztu du, "hori baita jarraitu beharreko bidaia orria". Bere ustez, ez litzateke arazorik egon beharko bilera hori aurrera eramateko. EH Bilduko lehendakarigaiaren arabera, eskaintza horrek ez du hauteskunde-kalkuluekin edota hauteskundeen osteko itunekin zerikusirik.

Uribetxebarria kasua

Josu Uribetxebarria kartzelatik ateratzeko erabakiari dagokionez, Gobernu zentralak gai horretan izandako "jarrera zorrotza" kritikatu du. "Arazoa Gobernuak izandako jarreragatik puztu da", azpimarratu du.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena