EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
Hauteskundeak A21
EITB Media
Datorren asteartean, otsailaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Eusko Legebiltzarra desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretua. Hauteskunde Batzordea martxoaren 1ean eratuko da. Hauteskunde-kanpaina apirilaren 5ean hasi eta 19an amaituko da.
Hautestontziak hautesleku batean. Artxiboko argazkia: EFE
Informazio gehiago (1)
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak apirilaren 21ean izango dira. Erabakiak ez du aurrerapenik suposatzen, nahiz eta aurrekoak 2020ko uztailaren 12an izan, Iñigo Urkullu lehendakariak apirilerako ere deitu baitzituen, baina ezin izan ziren egin pandemiaren konfinamenduagatik. Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeak eta Galiziakoak bat ez datozen lehen aldia da azken hiru bosturtekoetan.
Hau da hautestontzietarako bidea:
- Otsailak 27: Eusko Legebiltzarra desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
- Martxoak 1: Hauteskunde Batzordea eratuko da
- Martxoak 13-18: Indar politikoek hautagaitzak aurkezteko epea
- Martxoak 26: Hautagaitzen aldarrikapen ofiziala
- Apirilak 5: Hauteskunde-kanpainaren hasiera
- Apirilak 19: Hauteskunde-kanpainaren amaiera
- Apirilak 20: Hausnarketa-eguna
- Apirilak 21: Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa