EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

23:23

EAE-ko Hauteskundeak 2020

U12

"PSE-EE indartsuago bat ateratzen da hauteskundeetatik", Mendiaren hitzetan

agentziak | erredakzioa

"Hauteskunde hauetatik PSE-EE indartsuagoa eta lehen indarra ateratzen da ezkertiar ez-nazionalisten artean", aldarrikatu du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Idoia Mendia PSE-EEren lehendakarigaia pozik agertu da hauteskundeetan lortutako emaitzekin, izan ere, duela 4 urte baino eserleku bat gehiago eskuratu dute. "Hauteskunde hauetatik, PSE-EE indartsuagoa da, lehen indar ezkertiarra ez nazionalisten artean", nabarmendu du.

Horrela, Mendiak esan du PSE-EEk Elkarrekin Podemos-IU gainditu duela hauteskundeetan, eta Eusko Legebiltzarreko hirugarren indarra dela, EAJren eta EH Bilduren atzetik, 10 eserlekurekin.

EAEko sozialisten idazkari nagusiak onartu egin du euskal herritarren "mandatu" indartsuagoa lortu nahi zuela, baina hauteskundeetan izandako abstentzioari egotzi dio errua: "Horrek beti jokatzen du PSE-EEren aurka, beste hauteskunde batzuetan erakutsi den bezala". Hala ere, eserleku bat igo izana "oso emaitza ona" dela gaineratu du.

Halaber, norekin gobernatu nahi duen erabakitzeko eskatu dio Mendiak EAJri, hauteskundeetako irabazle argitzat jo duenari, eta "erloju instituzionala lehenbailehen martxan jartzeko" galdegin dio, Legebiltzar berria osatze aldera.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena