EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

20:51

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Hautagaitzak

Uztailaren 12ko hauteskundeetara, apirilean aurkeztu behar zituzten hautagaiekin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Apirilaren 5erako landu zituzten zerrendei eustea erabaki dute alderdi nagusiek.

  • Iñigo Urkullu, Maddalen Iriarte, Miren Gorrotxategi, Idoia Mendia eta Carlos Iturgaiz.

    Iñigo Urkullu, Maddalen Iriarte, Miren Gorrotxategi, Idoia Mendia eta Carlos Iturgaiz.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Uztailaren 12ko hauteskundeetara apirilaren 5erako landu zituzten zerrendekin aurkeztuko dira EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos, PSE-EE eta PP+Ciudadanos koalizioa.

Hori bai, koalizio soberanistak bi aldaketa egin ditu. Gipuzkoako zerrendan, hamargarren tokian zihoan Miren Begiristainek uko egin dio aurkezteari eta haren lekua Gari Mujika EH Bilduko zuzendari nagusiak hartuko du.

Halaber, Arabako zerrendan, azken lekuan, Andoni Perez Cuadrado militante historikoak joan behar zuen, baina apirilaren 9an hil zen, 93 urterekin, koronabirusak jota. Haren semeak hartuko du aita zenaren tokia.

Hautagaitzak osatzeko prozesuak nahasiak izan ziren Podemosen eta Alderdi Popularraren kasuan. Horrez erakusgarri izan ziren Lander Martinezen eta Alfonso Alonsoren dimisioak eta Equo Elkarrekin Podemos koaliziotik kanpo uztea.

EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk prozedurak arindu zituzten, zerrendak azkarrago osatzeko asmoz. Gainera, hautagaitza ofizialen aurrean ez zen alternatibarik aurkeztu, eta horrek bidea gehiago erraztu zuen.  

Gauzak horrela, orain ez dute barne prozedurarik errepikatu beharko eta apirilaren 5erako egindako zerrenda erregistratzea nahikoa izango du. Edonola ere, joan den larunbatean EH Bildu batzar nagusia egin zuen, besteak beste, hautagaitzak berresteko.

Hortaz, Iñigo Urkullu, Maddalen Iriarte, Miren Gorrotxategi, Idoia Mendia eta Carlos Iturgaiz izango dira lehendakarigaiak uztailaren 12an.

Bizkaian, hauek izango dira zerrendaburuak: Leixuri Arrizabalaga (EAJ), Idoia Mendia (PSE-EE), Jasone Agirre (EH Bildu), Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos) eta Carlos Iturgaiz (PP+Cs).

Gipuzkoan: Maddalen Iriarte (EH Bildu), Bakartxo Tejeria (EAJ), Eneko Andueza (PSE-EE), David Soto (Elkarrekin Podemos) eta Muriel Larrea (PP+Cs).

Araban: Iñigo Urkullu (EAJ), Mikel Otero (EH Bildu) Gloria Sanchez (PSE-EE), Carmelo Barrio (PP+Cs), Gustavo Angulo (Elkarrekin Podemos) eta Joserra Becerra (Equo).

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena