EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
Posta bidezko botoa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ezohiko neurri hori onartu du Hauteskunde Batzordeak, koronabirusa dela eta. Horrela bozkatu nahi duenak Correosen atari digitalean egin beharko du eskaera, uztailaren 2a baino lehen.
Postari bat maskara jantzita, eraikin batetik irteten. Artxiboko argazkia: EFE
Herritarren botoak etxez etxe batzeko ahalmena eman die Hauteskunde Batzordeak Correoseko postariei.
Koronabirusaren pandemiak eragindako larrialdi egoera honetan, herritarren bozkatzeko eskubidea eta osasuna bermatze aldera, Eusko Jaurlaritzak posta bidezko botoa arintzea eskatu zuen.
Hauteskunde Batzordeak posta bidez bozkatzeko eskaria telematikoki egitea eta botoak etxez etxe batzeko aukera eskaintzea onartu du. Hala egin nahi duenak Correosen atari digitalean egin beharko du eskaera.
Hauteskunde Batzordeak azpimarratu du ezohiko aukera bat dela, eta, edonola ere, posta bidezko botoa betiko moduan ere eska daitekeela: Correoseko bulegora joanda, hain zuzen ere.
Posta bidezko botoa eskatzeko epea uztailaren 2ra arte egongo da indarrean, eta botoa igortzeko azken eguna uztailaren 8a izango da.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa