Euskadiko hauteskundeetako hautagaiak 2020 | EITB Hauteskunde Autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Raquel Modubar

Bi hamarkada daramatza Raquel Modubarrek (Santurtzi, 1967) Ezker Batuan. Abokatua lanbidez, 1997an izan zuen lehen ardura politikan; Santurtziko Udalean zinegotzi izan da orain arte.

Ezker Batuak Bizkaiko Batzar Nagusietan izan duen ordezkari bakarra izan da azken bi legegintzaldietan, eta fiskalitatea, garraioa eta gizarte politika bezalako gaiak defendatu ditu.

Zuzenbide Zibila ikasi zuen Modubarrek, eta Sestaoko Neba-Neba Emakume Elkarteko eta Santurtziko Elikagaien Bankuko kolaboratzailea izan da.

Enplegu publikoaren aldeko defentsa, lan erreformaren eta PPk bultzatu nahi duen amnistia fiskalaren kontrako borroka, eta banku publiko baten sorrera bultzatuko ditu Ezker Batuaren lehendakarigaiak.

Raquel Modubar Twitterren

 

Raquel Modubar
  • BILATZAILEA

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena