Beleren “Basamortuan”, datorren musika aro berriaren lehen kanta
'Herrari' diskoak emandakoaz, Fermin Muguruzarekin egindako nazioarteko biraz eta etorkizunaz galdetu diogu, "GU"n.
'Herrari' diskoak emandakoaz, Fermin Muguruzarekin egindako nazioarteko biraz eta etorkizunaz galdetu diogu, "GU"n.
Iruindar bandako kideak “GU”n izan dira, laster aterako dituzten abesti berriak eta udako kontzertu bira hizpide.
Zumarragako musikaria “GU”n izan da, bere single berria primizian aurkezteko.
Jaialdiak azken hitzordua du Lakuntzan, uztailaren 24tik 27ra. Barniz, Bizardunak, Potato, Svetlana, Juantxo Skalari & The Rude Band + Set Skalariak, Kaleko Urdangak, Xutik, Las Ninyas del corro, Odolkiak Ordainetan, Talco, Xiberoots, Zaunka, Nafarroa 1512 eta Reinicidentes ere batu dira kartelera.
Iruñeko Zentralen (urriak 24) eta Bilboko Euskalduna Urban Hallen (urriak 25), aipatutako taldeek Gailuk eta Joseba Irazoki eta lagunakek zuzenekoak eskainiko dituzte, euskal rock erradikalaren anti-omenaldian.
Uztailaren 22tik 27ra, Jazzaldiaren 60. edizioa ospatuko da Donostian, 90 kontzerturekin. Horien artean, galduko ez ditugun bost bildu ditugu Gaztean.
ALAI, Krii Kolektiboa, Flaca, Gela, Ofensa, LaMia Mari This Ist eta Siwanaba artistek zuzenekoak eskainiko dituzte Donostia Palestina elkartearentzako dirua biltzeko.
Donostiako Piratek aurtengo jaietako kartela iragarri dute. Abuztuaren 9tik 16ra, hainbat euskal artisten zuzenekoek Donostiako kaia hartuko dute.
MIRUENEA estreinako disko luzea kaleratu eta hamar egunera, Mirua taldeko Mattin eta Malentxo Zeberio bertan aurkituko dugunaz aritu zaizkigu. Musikari askorekin lan egitearen onurak, diskoak izandako harrera, ondarea eta folklorearen instrumentalizazioa izan dituzte hizpide.
Gipuzkoar bandak sare sozialetan azaldu duenez, oso zaila egiten zaie euren “ideiekin koherenteak eta konsekuenteak izatea eta jaialdi honetan edo inplikatutako beste batzuetan parte hartzea”.
Kohlberg Kravis Roberts (KKR) inbertsio enpresak mundu mailako hainbat aisialdi ekitaldi erosi ditu; tartean, Sónar, Viña Rock, Resurrection Fest, Arenal Sound, FIB eta Monegros Desert Festival.
Nerea Reparaz eta Julen Telleriak aurkeztu dute sari banaketa, Gasteizeko Jimmy Jazzen.
Irailaren 12tik 14ra egingo dute 2025eko edizioa. León Benavente, Christian Löffler, Deadletter, Jacques, Eneritz Furyak, Nusar3000 eta Kokoscha ere bertan izango dira. Sarrerak salgai daude dagoeneko.