Dida | EITB Gaztea irratiko programa
Dida
Elkarrizketa
Aretxabaletatik datoz eta Rumba Udalekuak izeneko ekimena antolatu dute.
Kaparrak. Argazkia: Gaztea
Kaparrak taldeko kideak ezagutu ditugu "Dida!"n.
Rumbaren bitartez, herrietako jaiak ezagutzeko sortutako kolektibo aretxabaletarra da Kaparrak.
Musikaren munduan erreferente argiak dituzte taldekideek: Los Delinquentes eta Raimundo el Canastero. Bigarren hauekin hurbileko harremana dutela azaldu digute elkarrizketatuek.
Oraindik kontzertu bakarra eman duten arren, kontratazioa zabalik dute eta Euskal Herriko jai guztietatik pasatzeko irrikitan daudela esan digute.
Bestela, Rumba Udalekuak antolatu dituzte maiatzaren 2tik irailaren 6ra. Andoainetik, Legazpitik, Gasteizetik, Arrasatetik, Zaldibitik, Elorriotik eta Oñatitik igaroko dira udaleku ibiltariak.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.