Dida | EITB Gaztea irratiko programa
Dida
Elkarrizketa
Euskal Herrian Euskaraz elkarteko Sugoi Etxarri eta Intza Gurrutxagak ekimenaren nondik norakoak azaldu dizkigute "Dida!"n.
Sugoi Etxarri eta Intza Gurrutxaga. Argazkia: Gaztea
Euskaldunen Harrotze Astea antolatu du Euskal Herrian Euskaraz (EHE) elkarteak, apirilaren 22tik 28ra bitartean. Intza Gurrutxaga eta Sugoi Etxarri EHEko kideek kontatu digute "Dida!"n.
Harrotzearen baitan, bost ekintza ofizial egingo dituzten arren, herritarrei sormena landu eta nahi duten moduan euskararen alde harrotzeko deia egin du elkarteak.
¿¿ ADI!!
— Euskal Herrian Euskaraz (@EHEbizi) April 18, 2024
Euskaldunon #HarrotzeAstea badator eta herriz herri denon artean eginen ditugun ekintzak modu bateratuan saretzeko #EuskarazTaHarro traola sortu dugu.
Erabili hori eta bidali argazki eta bideoak diseinua@ehe.eus helbidera ere.
Badator badator!!! ¿¿ pic.twitter.com/VpRTBaVqlH
"Euskaldunak aktibatu eta kontzientzia hartzeko" astea izango da, EHEko kideek azaldu digutenez. "Zapalkuntza bat jasaten dugu eta horretaz jabetzeko beharra dago", erantsi dute.
Egindako lana omendu, harro gaudela oihukatu eta egiteko dagoena seinalatzeko ordua da Harrotze Astea.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.