Dida | EITB Gaztea irratiko programa
Dida
Zutunik
Martxoaren 13an estreinatuko da Gaztearen proiektu berria, YouTuben eta webgunean.
'Zutunik'eko partaideak
Asier Kortabarria, Hiru Damatxo kidea eta 'Zutunik' formatuaren sortzaileetako bat, Gaztearen YouTube kanalean ikusgai izango dugun ekimen berriaz aritu zaigu "Dida!"n.
Kaleetan, areto txikietan, gaztetxeetan eta taberna zuloetan egun komediak duen presentzia bideora eramateko saiakera da 'Zutunik', Kortabarriak azaldu digunez.
Asteazken honetan (martxoak 13) ikusiko dugu lehen alea, Divina Comedia umoregilearen eskutik. Gero etorriko dira (hamabostean behin), Beñat Iturbe, Maialen Sorzabalbere eta Ane Lindane.
Donostiako Gross garagardotegian grabatuko da 'Zutunik', publikoarekin, Antton Telleriaren gidaritzapean.
¿ DIVINA COMEDIA ¿
— karkarkar (@eginkarkarkar) March 11, 2024
¿ Martxoak 13 - ZUTUNIK @gaztea-n!
"Divina", euskaraz, jainkotiarra edo apartekoa izan daiteke eta bi adierak bikain uztartzen ditu Divina Comediak. Ba al da Zutunik abiatzeko modu hoberik? Agian bai, baina ez dugu aurkitu. pic.twitter.com/DmU2cDxPvp
Ikusi, entzun eta jarraitu
Bakarrizketok bideo formatuan ikusteaz gain, EITB Podkasten eta beste audio plataformetan ere izango dira entzungai.
Sare sozialetan 'Zutunik'en berri izan nahi baduzue, jarraitu Gaztearen sareak eta @eginkarkarkar.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.