Dida | EITB Gaztea irratiko programa
Dida
Elkarrizketa
Taldeko Sara izan dugu “Dida!”n, abestia aurkezten. Egunean zehar plataformetan ikusgai izango dugun bideoklip hunkigarriarekin dator Merina Grisen kanta berria.
Merina Gris. Argazkia: Cecilia Alvarez
Merina Griseko Sarak "lilili" abestia aurkeztu digu, zuzenean, "Dida!"n. Bikote harremanen baitan sortzen diren kodigo horietako bat da 'lilili', bikoteko bi kideek soilik ulertzen dutena.
Galera bati abesten dio donostiar bandak bere single berrian; hutsari eta horrek eragiten duen hotzari.
Bideoklip ikusgarriarekin dator singlea; Sarak berak "opari" gisa definitu duen lanarekin, hain zuzen ere. Patrick Criado (Antidisturbios, La Casa de Papel, Águila Roja…) eta Aitana Batres (Tú no eres especial) dira gaurko egunean zehar plataforman ikusgai izango dugun bideoklipeko protagonistak. Bitxikeria gisa, "lilili"ri irudia jartzen dioten bi aktoreak bikotekide direla kontatu digu Sarak.
Zuzenekoei begira, urtea fuerte datorrela aurreratu digu. Kontzertu gutxi emango dituzten arren, dagoeneko ikusi ditugu Mad Cool eta Primavera Sound jaialdien karteletan.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.