Gaztea Programak | Be Positive! EITB Musika

Be Positive

14:28

Be Positive

Elkarrizketa

‘Bi Mile Hitz’, Itzek mungiarren estreinako EPa

Iazko Maketa Lehiaketan ezagutu genuen taldea. Finaletik urtebete igaro den honetan, euren estreinako EPa ekarri digute.

  • Itzek. Argazkia: @mikelloggs_

    Itzek. Argazkia: @mikelloggs_

    16:11 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Itzek taldeko Antton Elorriagaren bisita izan dugu "B Aldea"n. Maketa Lehiaketako finalean ezagutu genuen mungiar banda, Gaztearen txapelketako final handira iritsi baitziren.

Bi Mile Hitz izeneko estreinako EPa aurkeztu digu musikariak. Lau kantako bilduma osatzeko kontuan izan dituzten erreferenteez galdetuta, Pixies eta The Strokes aipatu ditu elkarrizketatuak.

Maketa Lehiaketako finaleko esperientzia hizpide, oso berezia izan zela dio taldekideak. Lagun eta ezagun asko biltzeko aukera paregabea izan zen mungiarrentzat, baita euren musika munduari ezagutarazteko ere.

Etorkizunean disko luze bat egitea asko gustatuko litzaiekeela ere aurreratu digu Anttonek.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena