B-Aldea
B Aldea
Musika
Musikaren industrian beti existitu izan den genero diskriminazioaz eta 80ko hamarkadako punkaz aritu da Kattalin Barcena.
Las Vulpes
80ko hamarkadako punka eta orduko emakume musikari ahaztuak izan ditu hizpide Kattalin Barcenak, "B Aldea"n.
Alex Sardui Gatibuko abeslariak egindako adierazpenen harira, musikaren industrian diskriminazio gogorra pairatu zuten taldeak ekarri dizkigu Barcenak.
Las Vulpes bilbotar punk taldea da kolaboratzailearen lehen proposamena. Taldearen "Me gusta ser una zorra" belaunaldi oso baten ereserki bihurtu bazen ere, Las Vulpeseko kideek ez zuten lortu musikaz bizitzea. Ezta gutxiago ere.
Taldeak urtebeteko ibilbidea izan zuen (1982tik 1983ra), eta jotzeari utzi behar izan zioten, jasan zuten jazarpen fisiko eta morala tarteko.
80ko hamarkadako beste adibide bat ekarri digu Kattalinek: Belladona. Iruindar bandak disko luze bakarra atera zuen, Las mujeres y los negros primero, 1986an. Las Vulpesen antzera, ordurako iraultzailea zen punk adeigabea egiten zuten, ukitu melodikoago batekin.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.