B-Aldea

B Aldea

16:09

B Aldea

Musika

Boiler Room: galdara gela batean hasi eta pop ikur bilakatu diren festak

Charli XCXen disko berriaren aurkezpenaren aitzakian, boiler room festez aritu zaigu Alai "B Aldea"n.

  • Charli XCX, Ibizako boiler roomean

    Charli XCX, Ibizako boiler roomean

    20:06 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ezinbestean, Charli XCX eta Brat ekarri dizkigu Alaiek "B Aldea"ra, ikasturte berriko lehen atalean.

"Urteko pop disko onena" da Brat, kolaboratzailearen ustez. Klub kulturan erabat murgildu da britainiar musikaria bere azken lanean. Promoziorako ere, klub eszenaren plazaz baliatu da Charli XCX; izan ere, boiler roometan aurkeztu du, nazioartean.


Aitzakia horrekin, boiler roomez aritu zaigu kolaboratzailea. Berez, marka bat da Boiler Room, baina musika aurkezteko modu bat bilakatu da azken urteetan.

Zeintzuk dira boiler roomen ezaugarriak? Artistak bere musika aurkezten du, klubeko mahaian, festa giroan, zuzenean eta jendez inguratuta. Gero, set osoa YouTuben izaten da ikusgai.

Artista askoren kasuan, euren abestien klub bertsioak egiten dituzte, boiler rooom batean aurkeztu ahal izateko.

Bukatzeko, Alaiek hausnarketa kritikoa egin du: mainstream bilakatu den heinean, boilerren jatorrizko esentzia berezia galtzeko arriskua dagoela uste du.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena