B-Aldea
B Aldea
Musika
Modu autogestionatuan kontzertuak programatzen dituzten hiru kolektibo ekarri dizkigu Kattalin Barcenak.
Borla. Argazkia: Nagore Chivite @na.orec
Euskal Herrian azkenaldian autogestio bidez aurrera atera diren proiektuez aritu zaigu Kattalin Barcena, "B Aldea"n.
Punk eszenaren inguruan sortutako mugimenduak nabarmendu ditu kolaboratzaileak. Lehiaren, industriaren eta merkatuaren logikaren erritmoak hautsi nahi dituzte kolektibo horietako askok, baita jaialdi erraldoietako lan eta kontsumo baldintzak salatu ere.
Bilbo inguruko Soinu Basatiak, Bergarako Oztoporik Ez kolektiboa eta Iruñerriko Egun Motelak kolektiboak aipatu ditu Kattalinek.
Aipatutako guztien kasuan, musika zuzenean jo eta entzuteko esperientziaren aldeko apustua egiten dute; instituzio, udaletxe eta enpresa handien baldintza eta kontroletik ihesean.
Borla, Vibora eta Sei Sega, ekimen hauen orbitan dauden bandak, ekarri dizkigu Kattalinek.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.