TikTokeko biraletan entzuten duzuna 'twee pop'a da eta 30 urte inguru ditu
Twee pop generoaren berpizkundeaz aritu zaigu Ainhoa Vitoria.
18:00
-
20:00
TikTokeko biraletan entzuten duzuna Twee Popa da eta 30 urte inguru ditu
Twee pop estiloaren berpizkundea izan du hizpide Ainhoa Vitoriak, "B Aldea"n. Erresuma Batuan 80ko hamarkadan ezagutu genuen generoa, eta kutsu naifa duen pop estilo gisa definitu izan da.
Bigarren proposamena: The Lemon Twigs. Brian eta Michael D'Addario anaiek osatu zuten bikotea, 2015ean. Ordutik, bost disko kaleratu dituzte, 70 eta 80ko poparen eta rockaren esentziari tinko eutsita, soinu zein estetika aldetik.