B-Aldea

B Aldea

12:39

B Aldea

Musika

Kantautorearen bilakaera: maitasuna, protesta, punka eta postironia

Kattalin Barcenak bakarlariaren figuraren bilakaera aztertu du "B Aldea"n. Eddi Circa, Amore eta Jimena Amarillo aipatu ditu, besteak beste.

  • Jimena Amarillo eta Irene Garry. Argazkia: @belencaride

    Jimena Amarillo eta Irene Garry. Argazkia: @belencaride

    22:58 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kattalin Barcenak bakarlariaren figuraren bilakaera izan du hizpide "B Aldea"n.

Edukian eta forman erreparatu du kolaboratzaileak. Alde batetik, gaiei dagokionez, bi nabarmendu ditu: maitasunari abesten diotenak eta protesta soziala egiten dutenak. Forman, kantautore klasikoaren gitarra eta gaur egungo baliabide elektronikoak bereizi ditu.

Protesta egiten duten artisten artean, Eddi Circa ekarri du kolaboratzaileak, egungo aldarrien erakusle gisa. "ABAJO EL TRABAJO" abestian, kapitalismoaren eta produktibitatearen ankerkeriari abesten dio bakarlariak.

Probokazioaren eta punkaren ildotik, egungo gazteekin bereziki konektatzea lortzen duten Jimena Amarillo eta Irene Garry ekarri ditu Kattalinek. Bi musikarien "Hablarte bien" entzun dugu.

Bukatzeko, Amore artistaren melodia itsaskorrak eta letra ironikoak ekarri dizkigu kolaboratzaileak. "FIGHT!" eta "Last Maria On Earth" entzun ditugu.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena