B-Aldea
B Aldea
Elkarrizketa
B. F. | EITB Media
Ralphie Chook 'SUPERNOVA' diskoa aurkeztu digu "B Aldea"n. Bere lanaren bapateko arrakasta eta Mura Masa britainiar ekoizle ezagunarekin egindako elkarlana izan ditu hizpide, besteak beste.
Ralphie Choo
Ralphie Choo artista madrildarrak SUPERNOVA diskoa aurkeztu du "B Aldea"n.
Estreinako albuma atera eta 15 egunera Donostiako Dabadaba aretoan aurkeztu digu zuzenean.
Bapatekoa izan da Ralphie Chooren arrakasta. Artistaren musikak bere horretan publikoaren babes epela jaso duen arren; beste hainbat faktorek eragin dute fenomenoan. Izan ere, azken hilabeteetan Rosalía artistak eta Pitchfork hedabide estatubatuar sonatuak gomendatu dute madrildarraren lana.
Diskoaren sorkuntzaz galdetuta, kolektiboa eta aberasgarria izan dela kontatu digu artistak, baita azken sei hilabeteak "hamar urte balira bezala" sentitu dituela. Denbora tarte horretan Drummie, Manuel Jubera, mori, TRISTÁN eta rusowsky artista eta lagunez inguratu da, besteak beste.
Kritikak abangoardian sailkatu du Raplhie Chooren musika. Etiketen zamaz galdetuta, presiopean bizitzeari uko egin nahi diola aitortu du: "Abangoardiaren burua izatea gauza handia da, nirea ez da hainbesterako, gauza berriak probatu eta musika egitea gustatzen zaion gazte bat naiz".
Ildo beretik, kanpokoa mirestu eta bertakoa gutxiesteko dagoen jarrera izan du hizpide: "Estatubatuar merkatutik at dagoen jendeak uste du ez duela egiteko ezer, ezin dela konpetitu, eta ez da horrela: sobera talentu daukagu hemen", aldarrikatu du musikariak.
Hala ere, nazioarteko adituek emandako babesarekin eskertuta dago Ralphie Choo; estatubatuar eta britainiar industriako jendea ezagutzeko aukera eman baitio. Testuinguru horretan sortu zen "MÁQUINA CULONA", Mura Masa ekoizlearekin egindako elkarlana.
Mura Masarekin lan egitea inspiratzailea izan da Ralphie Choorentzat. "Soinuak sortzeko gustu berezia dauka, baita lan egiteko modua ere. Geruzaz geruza sortzen ditu abestiak eta amaierara arte ez duzu gertatzen ari dena ulertzen", erantsi du. Bitxikeria gisa, "MÁQUINA CULONA" hiruzpa lau orduan sortu zutela kontatu digu.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.