11:21

gaztea

Formatu berrian

‘Yoko Ona’k bost zuzeneko saio egingo ditu, urrian hasi eta abendura arte

B. F. | EITB Media

Iruñea, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Bartzelonan izango dira Ainhoa Vitoria, Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia. Gonbidatu gisa, IZARO, Olaia Inziarte, Ainhoa Marzol, Judit Neddermann, J Martina, Euskoprincess eta SÜNE hartuko dituzte.

  • Yoko Ona, Bilborocken

    Yoko Ona, Bilborocken

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lau denboraldiko ibilbide oparoaren ostean, platoa utzi eta oholtzarako saltoa egingo dute Ainhoa Vitoria, Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitiak, Yoko Onaren formatu berrian. Jendaurrean egingo dute ordubeteko saioa, Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta Bartzelonan.

Saio bakoitzeko, gonbidatu bana igaroko izango da Yoko Onatarrekin. Solasaldiaz gain, zuzenean joko dute, eta bertaratutakoentzat akustiko esklusiboa egin. Solasaldia ikusgai izango da, osorik, nahieran, Gaztearen YouTubeko kanalean. Irudirik gabe entzun nahi duenak ere izango du aukera, EITB Podkasten.

Bost saio, gonbidatuak eta akustikoak

IZAROrekin, Iruñean

Urriaren 23an (asteazkena) estreinatuko dute zuzenekoen bira, Iruñeko Laba aretoan, IZAROrekin. 

Bertan, IZARO musikariak aurrean dituen erronka handiak eta Izaro Andres Zelaietak zituen amets, erreferente eta pentsamenduak izango dituzte hizpide.

Olaia Inziarterekin, Bilbon

Bilboko La Ribera tabernan hartuko dute Olaia Inziarte nafar musikaria, azaroaren 7an. Lehen diskoaren bira bukatuta, gelditzea erabaki zuen artistak. Orain, erakusteko zerbait duela aurreratu digu.

Urteetan zehar amestutakoa lortutakoan izaten diren sentimenduen argilunez galdetuko diote musikariari. 

Ainhoa Marzol eta Judit Neddermannekin, Bartzelonan

Euskal Herritik kanpo egingo dugun lehen zuzenekoan, Ainhoa Marzol interneten aditua eta Judit Neddermann musikari kataluniarra izango dituzte gonbidatu, Bartzelonako Euskal Etxean, azaroaren 23an.

Taula gainean egongo diren pertsona guztiak 30en bueltan daudela aprobetxatuta, emakumeen bizitzetan mugarria izan ohi den adin horren bueltako kezka, poz eta jarrerak izango dituzte solasgai.

J Martinako Ane eta Kattalinekin, Gasteizen

Arabako hiriburuko Jimmy Jazz aretoan izango da hitzordua, azaroaren 28an. Bertan hartuko dituzte J Martina taldeko Ane eta Kattalin Barcena, Negu Gorri biran erabat murgilduta daudela.

Euskal eszena garaikidearen ikono bihurtu diren bizkaitar musikariak etorkizunera begira jarriko dituzte Yoko Onan, zahartzearen inguruko hausnarketaren bitartez. Noiz sentitu izan dute lehen aldiz zahartzeko beldurra? Nola zahartzen dira musikariak? Beldurra ote diote zahartzen jakiteari? Imajinatu ditzakegu zahartzeko modu berriak? Galdera horiei eta beste askori erantzuten saiatuko dira gonbidatuak, baita saioko kideak ere.

Euskoprincess eta SÜNErekin, Donostian

Tabakalerako Kutxa Fundazioa Klubean bildu dira Yoko Onako kideak, Euskoprincess eta SÜNE artistekin, abenduaren 26an.

Dena asmatuta dagoen garaiotan, zerbait egiten lehena izateaz hausnartuko dute bi artistekin. Nolakoa izan da proposamen berritzaile bat aurkeztea? Defenditzeko beharra sentitzen al dute oraindik? Tradizioak kalte edo mesede egin ote die?

Sarrera, doakoa eta librea

Aipatutako bost saioak doakoak izango dira. Beraz, hitzorduaren egunean bertan, gerturatu goiz aretora eta hartu zure aulkia. Zuzenekoen ordutegiak saioak hurbildu ahala iragarriko dituzte, Yoko Onaren sareetan. 

Saio guztietako edukiak, zuzeneko musika emankizuna kenduta, Gazteako YouTubeko kanalean izango dira ikusgai, .

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena