gaztea
Agurra
B. F. | EITB Media
“Agur eta ohore X Allá Va La Despedida” izeneko mixtapea kaleratu ondoren utziko dituzte oholtzak. Publikoari azken biran esango diote agur.
Chill Mafia. Argazkia: Arriguri
Albisteak (1)
Chill Mafiak jotzeari utziko diola iragarri du gaur goizean, esklusiban, "Dida!"n. Taldeko Sara Goxua eta Flakok eman digute albistea, zuzenean.
Duela hiru urte ezagutu genuen Chill Mafia, Xabier Leteren "Gazte arruntaren koplak"en bertsio iraultzailearekin. Ibilbide labur baina oparoan, nafar kolektiboaren ekarpena mugarria izan da euskal musikaren eszena garaikidean.
Agur eta Ohore ¿ Bihar goizeko 10etan gure azkeneko biraren sarrerak salgai ¿¿https://t.co/Odcgt2hgcD pic.twitter.com/BgC0GvHnoV
— Chill Mafia Records¿ (@ChillMafiaRec) September 18, 2024
Mixtape berria
Despedidarako, baina, ez datoz esku hutsik. Izan ere, "Agur eta Ohore X Allá Va La Despedida" izeneko bederatzi kantako mixtapea kaleratu dute.
Bilduman, Gontzal Mendibilen "Merezi ote" abestiaren bertsio bat, Brigada Criminalen "Ídolo caído"ren beste bat, Nerve Agent taldearen kolaborazioa eta aurretik plazaratutako "Puta Ripagaña" eta "Mus Corrido" singleak aurkituko ditugu, besteak beste.
Azken bira
Taldeari aurrez aurre agur esateko izango dute zaleek, Euskal Herrian zein at, 'Agur eta ohore' izeneko biran.
Dagoeneko, Gasteiz (Jimmy Jazz, urriak 31), Logroño (La Fundición, azaroak 1), Errenteria (Lekuona, azaroak 11), Iruñea (Zentral, abenduak 25), Bilbo (Kafe Antzokia, urtarrilak 3), Madril (La Riviera, otsailak 26) eta Bartzelonako (datarik gabe) datak iragarri dituzte.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.