11:20

gaztea

Musika

Sareetan ikusia: Adelen agurra eta Lady Gagaren itzulera

B. F. | EITB Media

Abuztuan, britainiar artistak 10 kontzertuko egondaldia egin du, Munichen. Bukatutakoan, oholtzak “denbora oso luzez” utziko dituela iragarri du musikariak.

  • Adele, Munichen

    Adele, Munichen. Argazkia: Alexandra Waespi

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Oholtza gainean eta hunkituta, horrela agurtu ditu Adelek bere zaleak, Munichen egindako 10 showetako azken zuzenekoan: "Badakit ez naizela performerrik erosoena. Badakit. Baina oso ondo egiten dut eta asko disfrutatu dut. Azken hiru urteak abesten igaro ditut, oholtza gainean pasatutako eperik luzeena izan da, eta ziurrenik ez da berriz hainbeste luzatuko".

Municheko 10 kontzertu erraldoiak bukatuta, Las Vegasen agurtuko ditu zaleak, urria eta azaroa bitartean. "Gero, denbora oso luzez utziko dut eszenatokia. Bihotzean izango zaituztet. Atsedena hartu behar dut. Azken zazpi urteak bizitza berri bat sortzen eman ditut, eta orain bizitzeko unea da. Faltan botako zaituztet", azaldu zuen Adelek Europan eman duen azken kontzertuan.

Lady Gaga, bueltan

Musikariaren zaleek urteak daramatzate disko egarriz. Eta iritsi da unea: Lady Gagak single berria  iragarri du bere Instagram profilean.

Orrialde batean, artistaren egutegiko data garrantzitsuak ikusi ditugu. Urrian, bi hitzordu berezi izango ditu Gagak. Alde batetik, hilaren 4an, 'Joker: Folie à Deux' filma estreinatuko da zinema aretoetan. Bertan, Harley Quinnena egiten ikusiko dugu artista, nazioarteko zinema adituen oniritzia jasota.

Lady Gagaren agendako bigarren data garrantzitsua, bere singlearen estreinua, urrian ere izango da, baina ez du egunik zehaztu. Dakigun bakarra honakoa da: LG7 deituko da Kaliforniako musikariaren disko berria.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena