15:25

gaztea

Internet

‘Brat’ eta ‘demure’: zure uda nolakoa izan den definitzeko modako hitzak

B. F. | EITB Media

Charli XCXen izen bereko diskoarekin iritsi zen gurera ‘brat’ hitza. ‘Demure’, ostera, Jools Lebron eduki sortzaileak egin du ezagun.

  • 'Demure-Brat' espektroa

    'Demure-Brat' espektroa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zenbat adiz ikusi duzue brat hitza aurtengo udan? Mukizu edo umemoko da brat ingelesezko berbaren itzulpena, eta Charli XCXen azken diskoaren tituluaz gain, kontzeptu bilakatu da, bizitzaren aurrean dugun jarrera zehatz bat definitzeko.

Honela definitu zuen Charli XCX berak: "Brat neska axolagabe bat da, parrandan ateratzea gustatzen zaiona; batzuetan, beharrezkoa baino gehiago hitz egiten duena. Baina, garrantzitsua honakoa da: bere buruarekin gustura dagoen neska bat da. Krisi nerbiosoak ditu, bai, baina dibertitzeko gai ere bada".

Artistak azaldutako kontzeptuak milaka zale bildu zituen, eta jarraitzaile askok egin dute bat bratekin, udako jarrera lotsagabea den aldetik. Hitzak askorako eman duen arren, duela ordu gutxi, artistak bukatutzat eman du mukizuen era. Hau irakurri dugu bere sare sozialetan: "agur betirako, brat uda".

Uda bukatzear dagoen honetan, ostera, ingelesezko beste hitz batek bete ditu gure sare sozialetako feedak: Demure. Zintzo, xume edo begiratu gisa itzuli daiteke euskarara, eta bizi estilo garbi eta zuhurragoa duten pertsonak definitzeko erabili da sareetan.

Jools Lebron (@joolieannie) eduki sortzaileak egin du ezagun demure hitza, lantokira joateko egindako makillajeaz eta orrazkeraz hitz egiten duen bideo biralean. Sarkasmoa erabiliz, aukeratutako makillajea eta ileordea "very demure, very mindful" (oso soila, oso kontzientea) direla dio bideoan.

Hitzaren adieratik harago, demure izaera bat bihurtu da. Hala, interneteko emakume "finak" bere egin dute izenondoa, baita guztiz kontrako jarrera dutenak (LGBTI kolektiboan, batik bat), kontzeptua modu ironikoan erabilita.  

Bi hitzek izandako arrakastaren ondorioz, sare sozialetako erabiltzaileak euren burua sailkatzeko beharra sentitu dute. Hala, norbere burua brat edo demure bezala definitu dute askok, batak bestea baztertuko balu.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena