12:23

gaztea

Gastronomia

Sareetan ikusia: Aitanaren gosari gustukoena Zarautzen egiten dute

B. F. | EITB Media

Kataluniar artista Euskal Herrian izan da, beste behin, gure gastronomiaz gozatzen.

  • Gosaria

    Gosaria. Argazkia: Pxhere

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aitana artista Euskal Herrian izan da egunotan. Gurera datorren bakoitzean gustuko lekuen inguruko argitalpenak egiten ditu, eta oraingo honetan bere gosaltzeko leku kutuna erakutsi digu.

Aitanaren hitzetan, Zarautzeko Aka'ula jatetxeko gosariak "munduko onenak" dira. Aritz Aranburu surflaria (eta Aitanaren lagun mina) da tabernako arduradunetako bat.

Gosariez gain, hanburgesak ere egiten dituzte, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan ikusi dugunez.

Jatetxeko karta oparoan, Açai bowl bat eta tortitak aukeratu ditu Aitanak. Hala, badugu artista ezagunen gosarien zerrendarako beste proposamen bat, Bad Gyalen ahuakate eta granada tostada eta Rosalíaren ahuakate, gazta eta urdaiazpiko sandwicharekin batera.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena