13:04

gaztea

Bilbao BBK Live

Bilbao BBK Liveko gida praktikoa: nola iritsi, non jaso eskumuturrekoa eta igo aurretik jakin beharreko guztia

B. F. | EITB Media

2024ko edizio ate joka dugun honetan, Kobetamendira igo aurretik jakin beharreko guztia aurreratu nahi dizugu.

  • Bilbao BBK Live

    Bilbao BBK Live. Argazkia: Last Tour

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Uztailaren 11tik 13ra ospatuko du Bilbao BBK Livek bere hamazortzigarren edizioa, Arcade Fire, Jungle, Massive Atack eta The Prodigy kartel buruekin. Zuzeneko musikaz gozatzeko aukera bermatuta dagoen arren, festibalak ematen dituen aukera guztiak aprobetxatzeko informazio praktikoa bildu dugu.

Nola heldu

Oinez zein Bilbobusez (58 linea) heltzeko aukeraz gain, aurten ere, Bilbao BBK Livek Kobetamendira igotzeko autobusak jarriko ditu. Doakoak izango dira festibaleko pultsera dutenentzat, eta bi lekutatik aterako dira: San Mames (Capuchinos de Basurto kalean) eta BEC! (Ansio metro geltokiaren ondoan).

Asteazkenean (12:00/00:00), ostegunean, ostiralean, larunbatean (24 orduz) eta igandean (00:00/15:00) izango dira erabilgarri.  

Bestela, autobuseko eserlekua aurrez erreserbatzeko aukera dago, jaialdiaren webgunean, 3,5 euroren truke.

Eskumuturrekoak

Sarrerak erosita izan arren, jaialdira sartzeko nahitaezkoa izango da aurtengo eskumuturra soinean eramatea. Bilbon jaso beharko dira eskumuturrekoak, jaialdira igo aurretik.

Eskumuturrak jasotzeko hiru puntu daude. Lehena, Sala BBK (Gran Vía Lopez de Haro 19-21, Bilbo) uztailaren 8 eta 9an 11:00etatik 20:00etara. Bigarrena, San Mames estadioan, asteazkenetik larunbatera, 10:00etatik 02:00etara. Hirugarrena, BEC!eko autobus geltokian, asteazkenetik larunbatera, 10:00etatik 02:00etara.

Eskumuturrekoa da festibalaren esparruan ordaintzeko metodo bakarra. Horregatik, eskumuturra diruz kargatuta izan beharko duzu bertan edan edo jan nahi izanez gero.

Kargatzeko bi modu daude: online, Bilbao BBK Liven webgunean (eskumuturreko QRa eskaneatuta); edo jaialdian bertan, eskudiruz zein txartelarekin.

Kanpalekua

Bilbao BBK Liveko esperientzia osoa bizi nahi dutenek jaialdiko kanpinean lo egiteko aukera izango dute. Kanpinerako sarbiderik gabeko sarrera erosi baduzu, eskuragarri duzu kanpinerako lau eguneko bonua, 25 euroan.

Ordutegiak

Jaialdiak ostegunean (uztailak 11) irekiko ditu ateak, 17:00etatik goizaldeko 6:30era. Ostiralean eta larunbatean ere 17:00etan hasiko da eguneko programazioa, eta 7:00etan hustuko dute Kobetamendi.

Kontzertuen ordutegiak, egunez egun

Kontsultatu hemen ostegunetik larunbaterako programazioa, guneka.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena