09:56

gaztea

Jaialdiak

Su Ta Gar, Kop, Tatxers, TOC eta Lendakaris Muertos, azken aurreko Hatortxu Rockeko lehen izenen artean

N. V.-B. F. / EITB Media

Atarrabian, abenduaren 28an egingo dute jaialdiaren 29. edizioa. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

  • TOC

    TOC. Argazkia: Maria Muriedas

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hatortxu Rockek abenduaren 28ko hitzordurako lehen izenak iragarri ditu. Jaialdiaren 29. edizioa eta egingo den azken aurrekoa izango da. Tatxers, Su Ta Gar, Sofokaos, Lendakaris Muertos, Unidad Alavesa, Arene 6, Kop, Les Testarudes, Roba Estesa, Goxua 'N Salsa, Apotheke eta TOC ikusiko ditugu, Atarrabian.

Festibaleko antolatzaileek iragarri dutenez, "kartelaren zati garrantzitsu bat" da erakutsi berri dutena, aurrerantzean banda eta bakarlari gehiago batuko diren arren.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 25 euroan. Gainera, Hatortxuten 29. eta 30. edizioetako (azken aurrekoa eta azkena) bono bikoitzaren eskaintza berezia agortuta, bigarren eskaintza berezi bat egin dutei: bi edizioetarako sarrera, 105 euroan.

"Helburu genuen dispertsioaren amaiera lortuta baina haien etxerako bidean egiteke dagoenaz jakitun, erarik onenean eman nahi diogu amaiera", azaldu dute antolatzaileek.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena