gaztea
Musika
B. F. | EITB Media
Rosalíaren ‘Despechá’ren errekorraren hariari tiraka, euskal abesti entzunenen zerrenda osatu dugu Gaztean.
Huntzaren azken kontzertua
Rosalíaren "Despechá" kantak errekor bat hautsi du asteburuan: espainiar artista baten abestirik entzunena da Spotify plataforman, bilioi bat entzunaldiren langa igarota.
Albistearen harira, euskarazko abesti entzunenen zerrenda osatu dugu Gaztean. Lehen postuan, Huntzaren "Aldapan Gora" ereserkia dago. 2016an entzun genuen lehen aldiz, Ertzetatik diskoaren plazaratzearekin batera.
Zortzi urte igarota, euskarazko abestirik entzunena da Spotifyn, 11.301.661 erreprodukziorekin. Atzetik, Kortaturen "Sarri Sarri" dugu, 11.171.695 entzunaldirekin.
10 milioien langatik pixka bat aldenduta, Berri Txarraken "Katedral Bat" dago, 7.172.464 klik eskuratuta. Atzetik dator Ken Zazpi bizkaitarren "Ilargia" klasikoa, 6.889.234 entzunaldirekin.
Bizkaitik atera gabe, Gernikatik dator zerrendako bosgarrena, Gatiburen "Euritan Dantzan" (6.828.674). Seigarren postuan, bi urteko epean sekulako oihartzuna lortu duen abestia: ETS taldearen "Zurekin batera", 6.693.231 erreprodukziorekin.
Zazpigarren postuan, Zea Maysen "Negua joan da ta" dago, 6.586.400 klikekin. Spotifyko zerrendan top hirutik kanpo dagoen arren, YouTubeko errekorra du kantak: euskarazko bideoklip ikusiena da, 6,2 milioi ikustaldi lortuta.
Nafarroara goaz zortzigarren postuko kanta ezagutzeko: ZETAKen "Zeinen ederra izango den" (6.422.317). Zerrendaren amaiera aldera helduta, entzunenen artean errepikatzen den izen bakarra: Huntza. Bada, gipuzkoarrenak dira bederatzigarren eta hamargarren postuak, "Lasai Lasai" (5.756.949) eta "Iñundik Iñoare" (5.425.343) abestiekin.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.