12:31

gaztea

Sare sozialak

Sareetan ikusia: Shakiraren disko berria, Ana Menaren zorion-memea eta Peso Pluma eta Nicki Nicoleren afera

B. F. | EITB Media

Asteak nazioarteko berri freskoak ekarri ditu. Shakirak disko berria iragarri du, Ana Mena meme bihurtu da eta Peso Pluma et Nicki Nicoleren arteko bikote harremanaren bukaera bizi izan dugu, sare sozialetatik atera gabe.

  • Shakiraren disko berriaren azala

    Shakiraren disko berriaren azala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hilabeteko albisteetako batekin bukatu dugu astea: Shakirak diskoa aterako du martxoaren 22an. Las mujeres ya no lloran izango da kolonbiar izarraren hamabigarren diskoaren izena, Bizarrapen 53. sesioarekin lortutako arrakastari tiraka.

Hamasei abestik osatuko dute LPa, horietako zortzi berriak izango dira, remix bat egongo da eta beste zazpiak dagoeneko ezagutzen ditugun kantak izango dira (Bizarrapekin egindako "Music Sessions Vol. 53", "TQG" ft. Karol G, "Te felicito" ft. Rauw Alejandro eta "Copa Vacía" ft. Manuel Turizo).

Azalean, Shakiraren aurpegiaren lehen planoa ikus daiteke, begietatik malko distiratsuak darizkiola. Diskoaren esentzia bildu du portadan, artistak berak azaldu duenez: "Kanta bakoitza abesterakoan nire malkoak diamante bihurtu dira, eta nire ahultasuna, erresilientzia".

Ana Mena izan da asteko beste protagonistetako bat. Izan ere, Marta Diaz influencerraren urtebetetze festan kantatu du malagarrak, eta bertan zeuden pertsonak animatzen saiatu zen arren, ez zuen lortu. Horregatik, bideoa eta bertan esaten duen esaldia biral bilakatu da TikToken eta Twitterren.

Asteko txutxu-mutxuaren saria, ostera, Peso Pluma eta Nicki Nicole artistek eraman dute. Izan ere, bikoteko bi kideak kontzertu, alfonbra gorri eta sare-sozialetan guztiz maiteminduta agertu ostean, Peso Pluma beste emakume baten konpainian grabatu dute Las Vegasen, Super Bowleko finalaren egunean.

Nicki Nicolek bere profilean aitortu duenez, sare sozialetan izan du albistearen berri. Bikotekide ohiarekin zituen abesti guztiak ezabatu ditu. Peso Plumak, bere aldetik, ez du adierazpen ofizialik egin.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena