14:15

gaztea

Agenda

Tatxers, J Martina, Silitia, Flaca, Liher eta Dupla, asteburuko kontzertuen artean

EITB Media

Zuzenekoz lepo dator aste bukaera. Kontsultatu hemen Euskal Herriko areto eta ekitaldietako musika programazioa.

  • Flaca

    Flaca. Argazkia: @sofysuars

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Astebururako plan bila? Zuzeneko musikaz gozatzeko gogoa izanez gero, hona galdu ezin dituzun hainbat kontzertu.

Ostirala (maiatzak 5)

Gasteizko gaztetxean, Tatxers eta Ezta Ilen taldeek eskainiko dute zuzenekoa. Sarrerak Hala Bedi tabernan eta gaztetxean eskuratu daitezke, bost euroren truke.

Gernikako Astran, Bad Sounden reggae doinuez gozatzeko aukera izango da, 20:00etatik aurrera, 8 euroko sarrera ordainduta.

Donostiako Dabadaba aretoan J Martina 2.0 eta Silitia bandek astinduko dute oholtza, 20:00etan, "sarrerarik gabe" kartela eskegita.

Meatzaldea, Enkarterri eta Ezkerraldeak 1000 Gradutan jaialdia hartuko du asteburuan. Ostiralean, Puñales (18:00), Alta (19:00), HI-KI B2B La Diabla (20:00) eta Flaca (21:30) DJen sesioez gozatzeko aukera izango da, doan, Sestaoko Alto Horno eraikinean.

Larunbata (maiatzak 6)

Liher eta Kokein Pasai Donibaneko Juanba Berasategi Auditorioan izango dira, 22:00etan, Bixirock '23 jaialdiaren baitan. Sarrerak hemen eskuratu daitezke, 12 euroan.

Urduñako Otxomaio jaietan, Dupla arabarrek emango dute kontzertua, 23:30ean Foru Plazan.

Azkenik, 1000 Gradutanen programazioaren baitan, Celia Carrera (15:00), El Txef_A (16:00), Isabella (17:30) eta Daniel Avery (19:00) artisten sesioak izango dira ikusgai, Karrantzako Dolomitas museoan.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena