gaztea
Internet
B. F. | EITB Media
Shiba Inu arrazako txakurraren irudia memegintzarako erabili ohi da, 2013an Dogeicon (DOGE) kriptotxanponaren irudi gisa ezagun egin zenetik.
DOGEren txakurra
Azken orduetan, berrikuntza batekin egin dute topo Twitter plataforma erabiltzen duten 200 milioi erabiltzaileek: txori urdina beharrean, Shiba Inu arrazako txakur baten irudia agertu zaigu.
Ezaguna zaigu animaliaren aurpegia, memegintzako klasikoetako bat baita. Baina, zer zerikusi du txakurrak Twitterrekin?
Hainbat erabiltzaileren teoriaren arabera, aldaketak Elon Muskek Dogecoin kriptotxanponarekin duen harremanarekin du zerikusia. Bada, Muskek publikoki babestu du aipatutako kripto-aktiboa. Are gehiago, Teslak (Elon Musken ibilgailu enpresa) Dogecoinak onartzen ditu ordainketa medio gisa.
Zer da kriptotxanpon bat? Balore aldakordun salerosketa bide digitala da. 2009an jarri zuten martxan lehenbiziko kriptodirua, eta ordutik aurrera beste hainbat kriptomoneta agertu izan dira. Bitcoin txanponarekin egin zen ezagun ordainketa bidea. Sektore ezezaguna den aldetik, espekulazioak bereziki eragiten dio, eta sortu zenetik hamaika gora-behera izan ditu.
Adituen ustez, Dogecoinaren merkatuko balioa igotzeko estrategia komertziala izan da Musken azken mugimendua. Usteak uste, sare sozialaren azken eguneratzeak eragin zuzena izan du kriptomoneten sektorean: logo aldaketa egin eta ordubetera, DOGEaren balioa % 26 igo da.
Muskek gaiaren inguruko adierazpenik egin ez duen arren, sare sozialaren irudi aldaketaren inguruko argazkia argitaratu du bere Twitter profilean.
— Elon Musk (@elonmusk) April 3, 2023
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.