gaztea
BILBAO BBK LIVE 2023
EITB MEDIA
Jamie xx, Röyksopp, IDLES, HAAi, Amaia, Dry Cleaning, Anz, Sherelle, GAZZI eta beste artista asko ere batu dira hurrengo urteko kartelera.
Bilbao BBK Live 2022.
Bilbao BBK Live jaialdiak izen gehiago iragarri ditu hurrengo urtean izango den festibalerako; horien artean, Phoenix, Fever Ray, M83, Duki, Röyksopp eta IDLES.
Halaber, agertoki gainean egongo dira Amaia, The Murder Capital, Jamie xx, Dry Cleaning, Cala Vento eta La Élite.
Basoa dantzarako musikaren esparruan Anz, Avalon Emerson, HAAi, Sherelle, GAZZI eta John Talabot izango dira.
Florence and the Machine, The Chemical Brothers, The Blaze eta Arctic Monkeys taldeek dagoeneko osatzen zuten kartelera batu dira gaur ezagututakoak.
Kartel osoa. Argazkia: Last Tour.
Jaialdia uztailaren 6an, 7an eta 8an izango da Kobetamendin (Bilbo) eta sarrerak salgai daude dagoeneko; 150 euroan bonua, eta 170 euroan bonua gehi kanpinga, urtarrilaren 26ra arteko eskaintza bereziarekin.
Saldutako sarrera bakoitzeko, antolatzaileek 3 euro bideratuko dituzte Balmasedako suteek kaltetutako eremua baso-berritzera.
Aurtengo estetika
Jaialdiaren irudiaren ardatza Supereuskadi Vicente Paredes artistaren argazki saiakera izango da, argazkilariaren begiradaren bidez euskal kultura eta gizartea erakusten dituena. Argia ikusi duen bigarren kartelak Urkiolako tximistarriren kondaira du hizpide.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.