gaztea
Musika
B. F. | EITB Media
Igandean estreinatu zuten aurten grabatutako dokumentalaren lehen alea. Bost zatitan banatuta, ikus-entzunezko piezak Bulego taldearen lehen birako zuzenekoetako irudiak eta taldekideen hausnarketak bilduko ditu.
Bulego. Argazkia: Barbara Fernandez
Bulego taldeak aurten bizitakoaren inguruko dokumental sorta estreinatu du: Gure bizitzako lehen bira. Bost aletan banatuta (lehena ikusgai jarri dute dagoeneko), 2022ko kontzertuetako irudiak, furgonetako bizipenak, bidaiak eta taldekideen hausnarketak uztartuko ditu.
Pandemia giroan hazitako banda gisa, jendaurrean aritzeak eta zaleekin bertatik bertarako harremana izateak berebiziko garrantzia izan du Bulegoko kideentzat.
Barbara Fernandez zinegilea izan da taldearen eta publikoaren arteko urtebeteko konexioa irudietara eramateko arduraduna, David Mendizabalen edizio eta argazki zuzendaritzaz lagunduta.
Ikusi hemen Gure bizitzako lehen bira dokumental sortaren lehen atala.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.