gaztea
Durangoko Azoka
B. F. | EITB Media
15 urte beteko ditu aurten Ahotsenea guneak. Ospatzeko, "bost eguneko musika maratoia" antolatu dute.
Eneritz Furyak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Albisteak (1)
Urtero legez, zuzeneko musikak Durangoko Azokako egitaraua zeharkatuko du, goitik behera, Ahotsenea gunean. Sortzaileen topalekuak 15 urte beteko ditu aurten, eta ospatzeko, "bost eguneko musika maratoia" prestatu dute antolatzaileek.
Banda hasiberriek eta ibilbide luzeko taldeek Plateruena astinduko dute, goizeko 11:00etan hasi eta 22:00ak arte, abenduaren 7tik 11ra bitartean.
Urtero bezala, aniztasuna izango da nagusi Ahotseneako egitarauan. Goxua N'Salsa, Neomak, Agur, Janus Lester, Keia, Irtera edota Mirua talde hasiberriek eszenatokia partekatuko dute Delirium Tremens, Willis Drummond edota Kokein bezalako ibilbide luzeko bandekin.
Musika estilo ugari tartekatuko badira ere, zalantzarik gabe rock eta pop doinuak izango dira nagusi. Horren adibide dira Maraca Diablo, Zakill, Sua, Piztiak, Hibai, Kurkuma, Saia Goait, Ezpalak, Pasadena, Assata, Asla, Kyxo, Rukula, Rodeo, Dukkha, Fufu, Mice, Txost!, Orbel, Burutik, Kristonak edota Mairu taldeak. Baina ez da musika estilo bakarra izango. Adibidez, pop elektronikoa presente egongo da Merina Gris eta Lumi taldeekin; Bengok eta Odeik hip-hopa eramango dute Ahotseneara; Bolbora eta Sutan taldeek ska-reggaea landuko dute; Mugan taldearen folk doinuak; jazza eta soula Arima Soul bandaren eskutik...
Urtero bezala, bakarlariak ere izango dira: Olaia Inziarte, Ilargi, Peru Galbete, Esti Markez eta Watson. Ines Osinaga musikariak ere bere proiektu berria aurkeztuko du, eta Bilaka kolektiboak dantza eta musika uztartuko ditu emanaldi oso bereziarekin.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.